Erraldoien eta Kilikien Konpartsak kaleak alaitu ditu goizean zehar

0
578

Erraldoien eta Kilikien konpartsa Arrasateko kaleak alaitzen ibili da goizean. Arrasaterrek Erraldoiak dantzan ikusten gozatu dute, eta gazteenak Kilikien aurrean korrika eginez. Konpartsak Arrasateko Gaiteroak izan ditu lagun.

11:00etan hasi da konpartsa Herriko plazatik. Kaleetan zehar hainbat itzuli egin dituzte jende ugari erakarriz. Ondoren, Herriko plaza heldu dira kalejirari amaiera emateko. Bertan jendetza elkartu da eta emanaldi hasi aurretik, Iñaki Arsuaga omendu dute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen