Erguingo jaien baitan, gaur ospakizunekin jarraitzen dute. Goizean zehar, erraldoiak eta gaiteroak Erguin auzoa alaitzen ibili dira. Gainera, Arrasate Musikaleko Banda ere aritu da auzoan eta erraldoiekin batera amaitu dute. Bertaratu direnek ikuskizunaz gozatu dute. Ondoren, nagusientzako luntxa egin dute eta jaiei amaiera emateko, arratsaldean mus txapelketa egingo da.








