Errakitismo elkarteak 2 € jasoko ditu, herritarrak ‘Udazkena’ txapelketara aurkeztutako argazki bakoitzeko

0
799
errakitismo hipofosfatemikoa

Artgazki elkarteak antolaturik, ‘Udazkena Euskal Herrian’ txapelketa zabalik dago, eta herritar bakoitzak 3 argazki aurkeztu ditzake, doan. Txapelketak dohaintza egingo dio AERyOH elkarteari. Arrasateko mutiko batek gaitz hori jasaten du.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasaten adibidez Markel Caballero mutikoak gaitz hau jasaten du, eta hori izan da arrazoietako bat aurtengo Artgazkiren ekimen solidarioa AERyOH elkartearentzat izatea.

Zuk ere lagundu nahi baduzu aurkeztu udazkenarekin zerikusia duen argazki bat, bi edo hiru ‘Udazkena Euskal Herrian’ ekimenera.

Garaiz zaude irudia egiteko eta ekimenera aurkezteko; epea azaroaren 30ean itxiko da. Argazkiak aurkezteko emaila ondokoa da: lehiaketak@artgazki.org

Ekimen honetara aurkeztutako argazki bakoitzeko, Arrasateko Artgazkik 2 € emango dizkio dohaintzan estatu mailako Errakitismo eta Osteomalacia Heredatuen elkarteari, AERyOH elkarteari. Gehienez 750 euro jasoko ditu, eta ekimen honek Ibai-Arteren laguntza ere badauka.

Era berean, Artgazkik ere zabalik du Kulturaten ‘Arrasate 20/20’ erakusketa, bertako Udalak antolaturik. Esposizioak erakusten ditu 20 argazkilarik egindako lan eder ugari.

Erlazionatutako elkarrizketa

“Markelek farmakoa izateko herritarren laguntza behar dugu”

2020ko urtarrilaren 29an argitaratutako elkarrizketa

Txapelketaren oinarriak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen