Beheko argazkia: LEK / Goiko argazkia: MB artxiboa.
Larunbat honetan, urtarrilaren 31n, alde batetik LH 3-4. mailetako ikasleek saskibaloi topaketa izango dute Musakolako kiroldegian Ointxe saskibaloi elkartearekin elkarlanean eta bestetik, LH 5-6. mailetako ikasleak erraketa kiroletan trebatuko dira AKE elkartearen laguntzarekin. Azken hauek erraketa kirol-modalitate ezberdinak probatzeko aukera izango dute, hala nola, tenisa, padela, squasha eta frontenisa. Hemen ekintzen kartelak: Saskibaloi topaketa eta Erraketa kirolak.
Halaber, Arrasateko Udalak gurasoentzako hainbat hitzaldi eta tailer antolatu ditu, eta hemen daukazue informazio guztia.
Azkenik, zabalik jarraitzen du 12 ikastetxe 12 tontor ekimenaren 6. edizioak. Hemen duzue ekimenaren inguruko informazio guztia.
LEKek dioen bezala, “Gozatu eskola kirolaz!“.





