Irrintziari buruzko ‘Erraiak’ dokumentala eskainiko da, AEDek antolatuta

0
167

Martxoaren 3an, arratsaldeko 19:00etan, ‘Erraiak’ dokumentala proiektatuko da Kulturaten. Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak ekoitzi dute dokumentala.

Euskal Herri osoko pertsonen testigantzak biltzen ditu dokumentalak irrintziaren inguruan. Nondik dator? Nola deitzen da Nafarroako mendietan, Gipuzkoako haranetan edo Bizkaiko kostaldean? Zein da soinu zoragarri hau justifikatzen duen argudio zientifikoa?. Dokumental hau da euskaraz irrintziari buruz ekoitzi den bakarra.

‘Erraiak’ hainbat sari jaso ditu Latinoamerikan, Europan eta Estatu Batuetan: Montevideoko “World Film Festival” eko dokumental onenaren saria; Venezuelako “Five Continents International Film Festival” eko sail ofizialean parte hartu du; dokumental onenaren saria jaso du “Rome International Movie Award” delakoan; eta Los Angelesko “Independent Documentary Film Festival The Legendary” delakoan, publikoaren saria jaso du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen