Gaur arratsaldean Kulturateko areto nagusian `Erradikalak ginen` ikuskisuna izan da. Bertan Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilari/ipuin kontalaria) izan dira eta jende ugari animatu da bertaratzera. Honela azaldu dute egileak antzerkia: Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz. Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz. “Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu. Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.