‘Erradikalak ginen’ antzezlana eskainiko da M8 egitarauren barnean

0
1111

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktoreak feminismoa zeharlerrotzat hartuta hainbat gaiez kantatuko eta kontatuko dute.

Argazkia: Berria.

Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal aktoreak ‘Erradikalak ginen’ antzezlana eskainiko dute M8 egunaren egitarauaren barruan. Hitzordua bihar, larunbata, arratsaldeko 19:00etan izango da Kulturateko areto nagusian.  

‘Neska gazte promesa’ etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen
gaituzten beste hainbat gaiez kantatuko eta kontatuko dute,  feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen