EROSKIk zortzi tona janari emango dizkie dohaintzan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuei,

0
746

Elorrio, 2020ko apirilaren 30a.- EROSKIk zortzi tona janari emango dizkie dohaintzan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuei, dendetan kanpaina betean dihardu-eta Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioarekin. Bai EROSKIk eta bai bezeroek emandakoarekin, hiru lurraldeetako Elikagaien Bankuek baliabide gehiago izango dute janaria eta higiene produktuak erosteko, eta, horrela, orain arte bezala lagunduko diete behartsuenei beren oinarrizko premiekin; gainera, berehalako ekarpen bat egingo diete kolektiborik zaurgarrienei datozen hilabeteetan.

Ekimen horren bitartez, EROSKIk elkartasuna erakustera deitu ditu EAEko saltoki sare osoko bezeroak, ordainlekuetan ekarpen bat egin dezaten, aurten ezingo baita urteroko Kilo Operazioa martxan jarri. Osasun krisi honetan ezarri dituzten prebentzio eta babes neurriak direla eta, ez daiteke egon Elikagaien Bankuen boluntariorik dendetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen