Eroskik, inbertsore talde txekiar bat bazkidetuz, zorra kitatu asmo du

0
605

Hala, EP Corporate Group taldea Kataluniako eta Balear uharteetako negozioen bazkide izango da. Eroskiren zorra, 2020ko jardueraren itxieran, 1.300 milioi eurokoa zen.

Argazkia: MB artxiboa.

Eroskik “2019aren bukaeran bazkide bat bilatzeari ekin zion, taldearen egitura finantzeroa indartze aldera”.

Eroskik gaur jakinarazi du Daniel Kretinsky handiki txekiarrari saldu diola Capraboren erdia, “bazkide parekide” izateko, eta “inbertsioak egiteko aukera” izango du.

Operazio honen zenbatekorik ez du jakitera eman, baina jakina da Agustin Markaidek lehendakari duen enpresa 350 milioi € ordaintzekoa dela bankuei aurten, 2019an zorra berregituratu ostean.

Bankuek Eroskiri exijitu izan diote “oinarrizkoak ez” diren negozioak saltzea 2024a baino lehen. Eroskiren zorra, 2020ko jardueraren itxieran, 1.300 milioi eurokoa zen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen