EROSKIk hitzarmen bat egin du Bizkaiko Txakolina Jatorri Izenaren Kontseilu Erregulatzailearekin

0
230

EROSKIk hitzarmen bat egin du Bizkaiko Txakolina Jatorri Izenaren Kontseilu Erregulatzailearekin, txakolinaren salmenta sustatzeko Bizkaian. EROSKIk nekazaritzako ekoizle txikiekin eta kooperatibekin egiten dituen hitzarmenetan sartzen da hau ere, eta helburua da COVID-19aren osasun alerta dela-eta beren ohiko salmenta kanala galdu dutenei (errestaurazioa, kolektiboak…) dituzten ekoizpen sailak saltzen laguntzea. Lehen sektoreari laguntzeko lankidetza sistema bat garatu du, haien soberakinak bere dendetan saltzeko.

“Hitzarmen honen bitartez, Bizkaiko txakolina babestu eta balioan jarri nahi dugu, eta, era berean, erabiltzen diren mahats motak ezagutarazi, hedapen berezia emanda eta EROSKIren dendetan lehentasunezko lekua emanda. Helburua da salmentak era esponentzialean handitzea, eta bereziki zigortua dagoen sektore horretan galera posibleak arintzea“, esan du Asun Bastidak, EROSKIren Tokiko Produktuetarako zuzendari komertzialak.

Gaur egun, EROSKIk hamahiru upategirekin egiten du lan, Bizkaiko txakolinaren jatorri izena dutenen artean, eta guztira 20 txakolin erreferentzia saltzen ditu bere dendetan. “Oso eskerturik gaude EROSKIrekin, sektorea dagoen bezala laguntza eman digulako une gogor hauetan. Gure ekoizpenei irtenbideak bilatzen laguntzea estimatzekoa da ezohiko egoera honetan”,esan du Bizkaiko Txakolina Jatorri Izenaren Kontseilu Erregulatzaileko presidenteak, Jose Luis Gomez Querejetak.

Aste honetatik aurrera, EROSKIren Bizkaiko sare komertzialeko bederatzi hipermerkatutan eta 27 supermerkatutan erakutsiko dituzte jatorri izena duten upategi nagusietako txakolin botilak. EROSKIk iaz 44.000 litro txakolin saldu zituen jatorri izenarekin, eta, hala, %7 handitu zen salmentan aurreko urtearekin alderatuta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen