EROSKIk eta haren bezeroek gainditu dute 2020an 5 milioi otordu adina biltzeko helburua

0
408

Elikagaien Bankuak izan dira Elkartasun Zentimoen programako lehen kausa, eta EROSKIk 650.000 euro bildu ditu

EROSKIk, gainera, 3 milioi euroren elikagaiak eman dizkio dohaintzat zenbait gizarte erakunderiZero Hondakin programaren bitartez

EROSKIk eta haren bezeroek gainditu dute 2020an 5 milioi otordu adina biltzeko helburua, eta, azkenerako, 6,5 milioi otordu izan dira. Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak hartu ditu dohaintzat, eta guztia ere iazko kanpainei esker eta azaroan martxan jarritako Elkartasun Zentimoen programari esker izan da. EROSKIk eta haren bezeroek 3,3 milioi euro eman dituzte guztira, eta, hala, urtebetez 2.400 familiak janaria izatea lortu dute.

2020ko kanpainetan bildu dena lekuan lekuko Elikagaien Bankuen eskuetan da, osasun larrialdian zaurgarri gelditu diren familiei elikagaiak eta lehen mailako produktuak banatu diezazkieten.

“Gure erakundearen printzipioek markatzen duten bezala elkartasuna erakusteaz gain, EROSKIn ulertu dugu gure bezeroen elkartasuna bideratu behar genuela. Haien erantzuna izugarria izan da, bai udaberriko kanpainan eta bai Bilketa Handian eta Elkartasun Zentimoen programan. Gainera, EROSKIk %7 gehitu dio gure bezeroek emandakoari. Hala, Elikagaien Bankuei eta beste gizarte erakunde batzuei milioika euroren otorduak eman dizkie Zero Hondakin programaren bitartez”, esan du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

EROSKIk Elikagaien Bankuei laguntzeko parte hartu duen kanpainetako batek Milioi bat Otordu du izena, eta udaberrian jarri zen martxan; hari esker, 750.000 kilo janari baino gehiago bildu eta eman ditu, eta bestean, azaroko Elikagaien Bilketa Handian 1,9 milioi euro eman zizkion Elikagaien Bankuei.

“Eskerrak ematen dizkiogu beste behin EROSKIri ekarpen garrantzitsu honengatik hain zaila izan den urte honetan. EROSKIri eta haren bezeroei esker, aukera izan dugu gero banatuko ditugun elikagai produktuak erosteko, zeinak gurekin diharduten ongintzako entitateen bitartez banatuko baititugu gehien behar dutenen artean”, esan du Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioko zuzendari nagusiak, Miguel Fernandez jaunak.

Elkartasun Zentimoak: lehen kausa

675.000 euro baino gehiago bildu dira Elkartasun Zentimoak programaren lehen kausaren bitartez, EROSKIk urtearen azken aldera martxan jarria. Programaren bidez, EROSKIko bezeroek dohaintza txiki bat egin diezaiokete ongintzazko kausa jakin bati erosketak txartelarekin edo sakelakoarekin egiteko orduan. Dohaintza, betiere borondatezkoa eta isilpekoa, kopuru finko bat da tiketeko zenbatekoaren arabera aldatzen dena. 5-30 euroko erosketetarako, 10 zentimo izango dira, eta 30 eurotik gorakoetarako, 20 zentimo. Lehen kausa amaitu da, eta balorazioa oso ona da.

“Pozik gaude programa honek izan duen erantzunarekin. Espero dugu gure bezeroentzat bide erakusgarri izango dela. Gainera, dagoeneko martxan dugu bigarren kausa. Gure bezeroek berek hautaturiko ekimenak dira, eta zenbait entitate inplikatzen ditu, haurren alde dihardutenetatik hasi eta minbiziaren aurka edo ingurumena zaintzearen alde dihardutenetaraino”, esan du EROSKIren Osasun eta Iraunkortasun arloko zuzendariak.

Orain egun batzuk martxan jarri genuen bigarren kausa soziala: EROSKIk UNICEFi, Mugarik Gabeko Medikuei eta ACNURi lagunduko die garapen bidean diren herrialdeetako haurrak txertatzeko kanpainetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen