EROSKIk eta Euskaraldiak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute euskararen garapena eta normalizazioa sustatzeko

0
367

Testua eta argazkia: EROSKI.

EROSKIk eta EUSKARALDIAk lankidetza hitzarmen bat sinatu dute herritarren hizkuntza-ohiturak aldatuz euskararen erabilera sustatzen duen ekimen horri laguntzeko.

Hitzarmen honen bitartez, Euskaraldiarekin duen konpromisoa berritu du, eta euskararen normalizazioaren bigarren ekimenera atxiki da, zeina azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango baita.

Euskadi eta Nafarroako EROSKI dendak Euskaraldiko banderak ditu. Horien bidez, antolatzaileek jendea animatu nahi dute “kaleak, balkoiak eta erakusleihoak hizkuntz atxikipenaren sinbolo horrekin janztera“, azaldu du, Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak, Kike Amonarriz. “Bigarren Euskaraldi hau oso testuinguru zailean iritsi da; izan ere, COVID-19ak eragin garrantzitsua izan du gizartean eta gure harremanetan. Hori dela eta, inoiz baino garrantzitsuagoa da kalean euskarari presentzia ematea, herriz herri hizkuntzarekiko atxikipena ikusaraztea“, gaineratu du. Produktu honen salmentatik jasotako dirua osorik Euskaraldiaren antolatzaileentzat joango da.

EROSKInkonpromiso sendoa eta iraunkorra dugu euskararen hedapenarekin. Sortze agirian bertan jasota dator euskararen koofizialtasuna eta halaxe sustatzen dugu arlo guztietan bai langileok eta bai kontsumitzaileok. Era berean, zenbait ekimen gauzatzen ditugu euskararen normalizazioaren alde gure bezeroekin, langileekin eta hornitzaileekin dugun harremanean“, esan du Harreman Instituzionaleko eta Kanpo Harremanetarako zuzendariak, Josean Yelak.

EROSKIk zenbait ekimen eta proiektu lantzen ditu —besteak beste, Euskara Plana— ingurune elebidunak lortzeko eta euskararen erabilera erakunde barnean handitzeko. Kooperatiba aitzindaria izan zen bere markako produktuei euskarazko etiketa jartzen, eta banaketa arloko enpresetan hori egiten duen bakarra da egun ere.

Partaidetza indibidualaz gain, aurten, berritasun gisa, ekimena taldeka sustatzea proposatzen du Euskaraldiak. Hori arigune deiturikoen bitartez gauzatuko da; ariguneak dira euskaraz hitz egiteko antolatutako guneak, dela enpresetan, dela elkarteetan, dela taldeetan, dela erakundeetan… EROSKIk horietako zenbait atondu ditu bere egoitzetan bazkide langileek beren borondatez bat egin dezaten ekimenarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen