Tenperatura neurketak egingo dira Eroskin

0
1909

Deskonfinamenduari ekiteko, bezeroei tenperatura hartzea eskaintzen ari da EROSKI. COVID-19ari aurre egiteko beste segurtasun neurri bat da. Alde horretatik, probasaioak egiten ari da Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait saltokitan.

Bezeroei beren borondatez hartuko zaie tenperatura; neurria erabiliko duten kontsumitzaileen anonimotasuna gorde egingo da, eta segurtasun langileek lagunduta egongo dira.

“EROSKIn beti ari gara martxan ditugun prebentzio eta babes neurriak berrikusten eta egokitzen. EROSKI osatzen dugunon tenperatura neurtzen hartu dugun esperientzia aprobetxatuz, dendetan termometro digitalekin eta gure egoitzan kamera termografikoarekin, hala nahi duten bezeroei aukeran utziko zaie denda sarreran tenperatura hartzea“, azaldu du EROSKIren Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

EROSKI prebentzio eta babes neurriak hartzen ari da alarma egoera dekretatu dutenetik bere saltokietan, eta hau beste bat gehiago izango litzateke. Besteak beste, honelako neurriak hartu ditu: garbiketari dagozkionak, produktuen eskuragarritasuna, zerbitzuen egokitzapena eta erosketa egiteko orduan ohitura jakin batzuek duten garrantziari buruzko informazioa. Bestalde, eskularruen erabilera orokortu da bai langileetan eta bai bezeroetan. Hala berean, soluzio hidroalkoholiko bat ipini dugu ekipoentzat, eta ahal den neurrian zaku barruan produktua ez manipulatzea gomendatu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen