Supermerkatu horien funtzionamenduak bere horretan jarraituko du, eta lokalak orain alokairu erregimenean daude. 27 supermerkatu horietatik 17 Hego Euskal Herrian daude.
Beheko testua eta argazkia: TUlankide.
EROSKIk eta REIT W. P. Carey Inc nazioarteko funtsak 27 higiezinen salerosketa bat hitzartu dute. Banaketa taldearen supermerkatuak dira, eta saltokiek normal jarraituko dute beren jarduerarekin alokairuaren erregimenean. Guztira, 45.000 metro koadroko azalera da, eta operazioaren zenbatekoa 85,5 milioi eurokoa. Hogeita zazpi aktiboetatik, hamalau saltoki Euskal Autonomia Erkidegoan daude; bederatzi Balearretan; hiru Nafarroan; eta bat Kantabrian. Sale & Leaseback erako operazioa izan da transakzioa, eta EROSKIk gutxienez 2040ra arte jarraituko du leku horietan bere jarduerarekin. “Operazio honek agerian uzten du EROSKI interesgarria dela finantzen merkatuan, eta erakusten du gure enpresa-proiektu sendoak konfiantza ematen duela”, azaldu du EROSKIren Finantza arloko zuzendariak, Jose Ramon Anduagak. “Pozik gaude beste behin EROSKIrekin lan egin dezakegulako eta kalitate handiko aktibo sail honi diru etekina ateratzeko aukera dugulako. Luzera begirako inbertsiogileak gara, eta beti saiatzen gara gure errentarientzako aukerak bilatzen honelako operazioekin”, azaldu du Christopher Mertlitzek, W. P. Carey inbertsioetako zuzendari nagusiak. Cushman & Wakefield aholkularitza eta DJV abokatu bulegoa arduratu dira EROSKI aholkatzeaz, eta Linklaters abokatu bulegoak eta Advisianek aholkatu dute WP Carey.