Eroski Taldeak iaz 2018an baino 43’6 milioi gehiago lortu zituen

0
946

Eroski Taldeak bankuekin duen zorra 263 milioitan txikitu ahal izan du 2019an. Taldeko kooperatiba nagusiak, Eroski S. Coop.-ek, iaz 72’3 milioi euroko etekinak izan zituen.

Eroski Taldeak jakinarazi du iaz ildo positiboari eutsi ziola, 2019an ere bere etekin operatiboak positiboak izan baitziren, 193’8 milioi eurokoak.

Gora egin du ere bere hustiapen etekin gordinak, iaz 12’9 milioi hazi baitzen, eta denera 263’6 milioi dira. Salmenta gordinak 5.266 milioikoak izan dira 2019an, 2018an baino %2’4 txikiagoak.

Oro har, eboluzio positiboaren arrazoiak izan dira “proiektu batzuen efizientzia eta produktibitatearen hobekuntza, eta sare komertzialaren eraldaketa eta berrikuntza”.

Testuinguru honetan, hazkundearen “arrazoi nagusietako bat ‘Zurekin’ salmenta eredua da”, eta lurralde errentagarrienak Hego Euskal Herria eta Galizia izan dira.

Iaz 74 denda berri ireki zituen, tartean frankiziak eta Eroski Taldearen saltokiak. Emaitza hauei esker, bere zorra 263 milioitan gutxitu du iaz. 2010 urtetik guztira 1.900 milioi gutxitu du.

Eroski Taldeko kooperatiba nagusiari zehazki dagokionez, Eroski S. Coop.-ek ere iaz 72’3 milioi euroko mozkinak izan zituen. Hau da, 2018an baino 58’4 milioi gehiago. Bere salmentek gora egin dute 1.772 milioiraino, hau da, 2018an baino %1’8 gehiago.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen