EROSKI-k elkartasun kanpaina bat abiarazi du elikagaien bakuen alde

0
730

Helburua da Elikagaien Bankuei laguntzea hartaz baliatzen direnei artatzen jarrai dezaten datozen hiletan. EROSKI-k 30 tona janari eman ditu kanpainarako.

Testua: Eroski.

Hemendik aurrera, EROSKIk elkartasun kanpaina bat abiaraziko du bere denda sarean; asmoa da dirua biltzea Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioarentzat.

Ikusita ez dagoela oraintxe bertan martxan jartzerik betiko Kilo Operazioa (izan ere, krisi sanitario honetan ezarrita dauden prebentzio eta babes neurriak direla eta, boluntarioek ez dute dendetara joaterik eta ekainera arte atzeratuko da kanpaina), EROSKIk elkartasun dei bat egin die bezeroei, dohaintza beti bezala egin dezaten baina oraingoan ordainlekuetan ekarpen bat eginda. Horretarako, sistema bat ipini du zeinaren bidez ordainlekuan dagoenak bezeroak eman nahi duen kopurua erregistratuko baitu, eta islatuta geldituko da erosketa tiketean. Biltzen den diruarekin, Elikagaien Bankuek baliabide gehiago izango dute janaria eta higiene produktuak erosteko, eta, horrela, orain arte bezala lagunduko diete behartsuenei beren oinarrizko premiekin; gainera, berehalako ekarpen bat egingo diete kolektiborik zaurgarrienei datozen hilabeteetan.

1.300 saltokik baino gehiagok (supermerkatuak, hipermerkatuak eta EROSKIren frankiziak, Vegalsa eta Caprabo) aukera emango diete beren bezeroei ekarpen ekonomiko bat egin dezaten Elikagaien Bankuen alde. Bestalde, EROSKIk 30 tona elikagai emango dizkio Elikagaien Bankuei kanpaina honetan, kanpaina bukatzera itxaron gabe premiarik larrienak estaltzeko modua izan dezaten.

“Krisi sanitario honetan, are makurrago gelditu dira lehendik egoera zaurgarrian zirenetako asko. Elikagaien Bankuek lan eskerga egiten dute salbuespen egoera honek jo duen jende horri laguntzeko, eta orain, inoiz baino gehiago behar dute gure laguntza eta berehalako elkartasuna, funtzionatzen jarrai dezaten. Horregatik, EROSKIk kanpaina hau abiarazi du FESBALen alde, eta eskura jarri du modu errazean kolaboratzeko sistema hau. Hortaz, gure bezeroei eskatzen diegu elkartasuna erakuts dezatela Elikagaien Bankuek modua izan dezaten babesik gabe daudenei laguntzen jarraitzeko, Kilo Operazioaren atzerapenak erasan gabe; izan ere, hilabete hauetan jarri ohi da martxan, eta elkartasuna biltzeko iturri nagusietako bat dute”, azaldu du EROSKIren Osasun eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, Alejandro Martinez Berriochoak.

“Beste behin ere, EROSKI eskertu nahi dugu FESBALi halako une zailean laguntzeagatik. EROSKIren eta haren bezeroen elkartasunari esker, gure biltegietan janari asko sartu ahalko dugu, ondoren, ongintzako erakundeen bitartez, beharrik handiena dutenen artean banatzeko”, esan du Elikagaien Bankuko Espainiako Federazioko zuzendari nagusiak, D. Miguel Fernandezek.

Hogei urtean baino gehiagoan Elikagaien Bankuarekin lanean

1996an hasi zen EROSKI Elikagaien Bankuarekin lankidetzan, Bizkaiko Elikagaien Bankuak eta kontsumitzaileek berek proposatuta, behartsuen eta bazterkeria soziala jasateko arriskuan direnen kolektiboari elkartasuna erakustea galdegiten zuten eta. Hala, urte horretan bertan hasi zen Kilo Operazioa, elikagaien bilketa kanpaina, EROSKIko dendetan.

Gero, EROSKIk martxan jarri zuen kontsumitze data hurbil zuten baina oraindik ziurtasun osoz jateko onak ziren elikagai ontziratuen donazioaren programa. EROSKIren programa honek eta Elikagaien Bankuak jarraitzen dute ‘Ez alferrik galdu’ konpromisoarekin, jateko on den elikagairik ez botatzeko bere hipermerkatu eta supermerkatu sare guztian. Krisi ekonomikoaren lehen ondorioak hastearekin, EROSKIk eta FESBALek janari freskoetara zabaldu zuten programa hori; horretarako, beharrezkoa izan zen dohaintzaren logistika berriz definitzea, hotz kateari eusteko eta ziurtatzeko elikagaiak segurtasun osoz ailegatzen direla hartzaileengana.

EROSKIk egin duen lana aitortu izan du Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak, eta Urrezko Galburuaren saria eman izan dio; hain zuzen, hori da Federazoaren saririk handiena, sobera gelditu diren elikagaiak banatzen nabarmendu diren erakundeei ematen diena.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen