Eroski-k Covid-19-aren birusa ez-aktibo uzten duen lehen maskara salduko du

1
3524

Portugalgo Sonae enpresak garatu du, eta lankidetza hitzarmen bat dauka EROSKIrekin bere ehun marka merkaturatzeko

MOxAdTech maskarakarrakastaz gainditu ditu João Lobo Antunes Medikuntza Molekularreko Institutuak egindako probak, eta, hala, lehena bihurtu da birusa ez-aktibo uzten

Eroski-k bere sare komertzialean dauka maskara

EROSKIk, MO markarekin, lehen ehun maskara merkaturatu du COVID-19aren gaitza eragiten duen sars-cov-2 birusa ez-aktibo uzten duena. Aurpegiko babesgarri hori Portugalen egin dute, eta arrakastaz gainditu ditu João Lobo Antunes Institutu Molekularrak egindako probak

Hornitzaileak emandako informazioaren arabera, efizientzia handiko maskara berrerabilgarri bat da, erosoa eta iragazgaitza, estalki berritzaile bat duena, SARS-CoV-2 birusa neutralizatzen baitu ehunarekin kontaktuan jartzean; eragin horrek irauten du 50 aldiz garbituta ere.

Informazio tekniko ofizialak dakarrenez, aurpegiko maskara hori ehun teknikoz eginda dago, eta geruza bat baino gehiago ditu; gainera, urari sartzea eragozten dion tratamendu bat du, eta horrekin bakteriak eta birusa neutraliza ditzake maskararekin kontaktuan jartzean.

Kanpoko partikulak arnastetik babesteko ziurtagiria ere badauka, haren zuntzak/mailak partikulei kontzeko gaitasun handia baitute. Horretaz gainera, produktu honek OEKO-Tex ziurtagiria du, erakusten baitu produktu kimiko kaltegarririk ez duela jasan fabrikazio prozesuan; hortaz, giza ikuspegi ekologiko batetik, ez du kalterik egiten. Maskara hori Portugalen diseinatu eta ekoitzi dute, eta enpresaren, zientziaren eta akademiaren munduko zenbait eragilek sortu dute elkarrekin arituta; horien artean dago Sonae Fashion eta modaren sektoreko haren minorista MO, zeinarekin EROSKIk hirzarmen bat egin baitzuen orain urtebete ez dela haren ehun marka merkaturatzeko.

MOxAdTech maskara 9,95 eurotan dago EROSKIren sare komertzialeko saltokietan.

Iruzkin 1

  1. Zein da institutu hori? Pribatua al da ala unibertsitate publiko bat? Froga hoiek beste laborategi batek ziurtatu al ditu? Berri honetan esandakoak hitz oso handiak dira… Nik nire dudak dauzkat, egia esan, beste norbaitek frogak egin artean, ez dut ezer sinistuko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen