Eroski-k apustu egin du Euskal Muskuiluaren proiektuaren alde

0
718

Eroski-k apustu egin du Euskal Muskuiluaren proiektuaren alde, Azti-rekin batera, eta elikadura kate bakarra izango da Amarra izeneko euskal muskuilua salduko duena bere dendetan, tokiko produktuaren kontsumoa sustatzeko konpromisoa baitu. Proiektu berritzailea da; izan ere, EROSKIk molusku espezie hori freskotan saltzen lagunduko du EAEko hipermerkatu eta supermerkatuetan dituen arrandegietan, baita kontserbatan ere.

Euskal Muskuilua, hazkuntzako muskuilua da, Ondarroa eta Lekeitio arteko kostan hazia, Long-Line izeneko soka sistemaren bitartez, zeina egokia baita Kantauri itsasoan izaten diren kontrako baldintza meteorologikoak jasateko. Muskuilu txikiak era naturalean itsasten dira hazi-bilgailu batzuetan, eta, gure uretako mantenugaiekin bi urtean hazi ondoren, kontsumorako tamaina egokia hartzen dute.

Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartua du tokiko produktuak babesteko eta sustatzeko, eta proiektu hau ere hor sartzen da; hala berean, EROSKIk HAZI Fundazioarekin duen lankidetza indartu egingo da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen