Eroski informatzen hasi da noiz pilatzen den erosle gehien Gabon sasoian

2
836

Beheko testua eta argazkia: Eroski.

Gaurtik (abenduak 10) urtarrilaren 6ra, EROSKIk jakinaraziko du noiz pilatzen den jende gehiago eta gutxiago bere dendetan, kontsumitzaileek erabaki dezaten zein egunetan eta ordutan egin nahi dituzten beren erosketak. EROSKIk jarritako zerbitzu eta neurrietatik bat gehiago da, eta asmoa da ahal den neurrian erosketak seguru egiteko ingurune bat sortzea noiz eta dendetara jende gehien joan ohi den egun hauetan, zeinak aurten pandemiak eta jende mugaketak baldintzatuta egongo baitira.

EROSKIk astero argitaratuko du zenbat jende joaten ari den hipermerkatuetara eta supermerkatuetara orduka eta egunka. Informazioa eskura egongo da aplikazioan bezala berdin dendako karteletan ere.

Sistema horrekin batera, beste zerbitzu batzuk ditu martxan EROSKIk Eguberrietako erosketak modu seguruagoan egin ditzaten bezeroek. Hala, freskoen atalean eskariak hartzeko zerbitzu bat jarri du bere dendetan; horri esker, erosketa hartzeko eguna eta ordua aukera daitezke bilgune seguru batean.

Horrek modua ematen du erosketak alde aurretik pentsatzeko; gainera, Eguberrietan erosi ohi diren produktu freskoen eskaintza handitu egin du EROSKIk, eta, hutsean ontziratuta, denbora luzeagoan egon ahalko dira janariak kontserbatuta, hilaren 21etik 30era, propietaterik galdu gabe, eta, beraz, Eguberriei aurrea hartzeko posibilitatea emanez.

Online erosketaren zerbitzurako, EROSKIk segurtasun protokolo bat landu du eskariak prestatzeko eta etxera eramateko. Neurrien artean, lantaldeentzako babes ekipoez gain, sinadura digitala ezabatu da, eta eskaria emateko distantziak ezarri dira partikularren etxera sartzea saihestuz eta gomendaturiko segurtasun distantantziari eutsiz. Etxera eramateaz gain, EROSKIk bilgune zerbitzu bat baino gehiago eskaintzen ditu, hala dendan nola autoan, eskaria edonoiz eta edonon egin daitekeelarik ordenagailuaren, tabletaren edo sakelakoaren bidez. Azken hilabeteetan, EROSKIk lau aldiz handitu du online zerbitzuaren gaitasuna, eta, gaur egun, 700 lagun baino gehiago ditu Interneteko eskariak supermerkatuan prestatzeko.

Informazio kanpaina Eguberrietan erosketa segurua egiteko aholkuekin

Eguberriei begira, bestalde, EROSKIk martxan jarri du informazio kanpaina bat bere kanalen bitartez (besteak beste, EROSKI Club, weba eta sare sozialak); kontsumitzaileei aholkuak eta gomendioak ematen dizkie erosketa planifikatzen laguntzeko, modu seguruagoan erosteko eta janaririk alferrik galtzea eragozteko.

Segurtasun eta garbitasun arloak indartuta

Pandemia hasi zenetik, lehentasunezkoa izan da EROSKIrentzat lantaldeen eta bezeroen segurtasuna. Alde horretatik, Eguberrietako erosketei begira, EROSKIk indartu egin ditu segurtasun eta prebentzio neurriak eta bere saltokietako garbitasun zerbitzuak. Hala, indartu egin dira arreta pertsonalak, edukieraren kontrola, segurtasun distantzien kudeaketa, norbera babesteko ekipamenduen eskuragarritasuna eta babes neurriak. Era berean, garbitasuna eta desinfekzioa indartu eta maiztu egin dira.

EROSKIk Bureau Veritasen Clean Site ziurtagiria dauka bere denda guzti-guztietan; horren bitartez, ziurtatzen du saltokietan behar bezala aplikatzen dituztela protokoloak, orobat segurtasun neurri egokiak ere, bai bere langileentzat eta bai bezeroentzat, COVID-19. Ebaluazioan, Bureau Veritasek desinfekzioa, segurtasuna eta higienea nola egiten diren aztertzen du pandemiaren ondorioz indarrean den legedia kontuan izanda eta osasun agintari baimenduek prebentzio arloan emandako gomendio askotarikoak aintzat hartuta. Clean Site ziurtagiriak erakusten du EROSKIk nolako konpromisoa duen bere lantaldeekin eta bezeroekin, egoitzetako eta dendetako segurtasuna eta garbitasuna indartu baititu.

2 IRUZKIN

  1. Eskerrik asko, Eroski.
    Oriandik ere bihotzez eskertuko nuke Arrasateko alkateak informatuko balu herrian ze gunetan ari den jendea gehiago pilatzen… kutsatzen… ba al dugun pistarenbat zer egiten ari garen gaizki. Esan dezala zerbait, mesedez.

  2. Amaia zineman, txakolinan ferixian, kulturaten, sebero altubeko esposiziñuetan, eroskin, txurrerixian, gabonetako argipeian … ahhh hor ez dago arazorik 🙂

Utzi erantzuna Patxiflu(r)i Erantzuna bertan behera

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen