EROSKI eta bere bezeroek milioi bat euro eman dute Elkartasun Zentimoak programaren bitartez

0
497

Dohaintza aurrena honela banatu da elkartasun kausen artean: Elikagai Bankuak, haurrak txertatzeko laguntza eta haur minbizia jasaten duten familientzako laguntzak

EROSKIk eta haren bezeroek dagoeneko milioi bat euro bideratzea lortu dute Elkartasun Zentimoak izeneko programa iraunkorrarekin. Haren bitartez, bezeroek hautatu ahal dute beren erosketako zentimo batzuk ematea unean aktibo den kausa sozialerako; kausa horiek 3.500 bazkide-bezerori baino gehiagori entzun eta gero hautatuak izan dira. Orain arte, zazpi milioi dohaintza baino gehiago egin dituzte gauzatu diren elkartasun kausen alde.

Azaroan abiatu zen ekimena, eta aurren-aurrena Elikagaien Bankuaren Espainiako Federazioak jaso zuen EROSKIren bezeroen ekarpena; kooperatibak 20 urte baino gehiago daramatza harekin lankidetzan. Emandako dirua tokian tokiko Elikagaien Bankuei eman zitzaien, osasun larrialdian zaurgarri gelditu diren familiei elikagaiak banatzeko.

Bigarren elkartasun kausa UNICEF, Mugarik Gabeko Medikuak eta ACNURen bitartez banatu da; horrekin, EROSKIk lagundu du garapen bidean diren herrialdeetako haurrak txertatzen. Kanpaina horretan, urtarrilean egon dena indarrean, 100.000 haur txertatzen lagundu da askotako gaitzen aurka, hala nola elgorria, polioa eta kolera besteak beste Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Txad ekialdeko eremuetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen