Eroriko gogorra izan da Aprendices kalean, baina heriotzarik ez

0
3485

Argazkia: Herritar bat.

Goiko argazkia azken orduetan bolo-bolo ibili da WhatsApp bidez herritar askoren artean. Irudiak iradoki dezake gorpu bat estalita dagoela zebra-bide baten ondoan, ibilgailu batek bera harrapatu ostean. Hala ere, Mondraberrik jakin ahal izan duenez, etzanda dagoen pertsonak erorikoa izan du, eta kolpe gogor bat hartu du buruan.

Udaltzaingoa laster batean bertaratu da, eta gizona hotzak zegoenez, manta termiko bat jarri dio gainean. Udaltzainek errepide zatia behin-behinean itxi behar izan dute, anbulantzia iritsi eta zauritua eraman arte. Argazkian kontrakoa dirudien arren, zorionez ez da gertaera hilkorra izan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen