ErNE: “Udaltzain berriek ez dute formakuntza nahikorik jasotzen”

2
809

Sindikatu polizialak salatu duenez, Arrasateko eta beste herri batzuetako udalek “huts egiten ari dira” udaltzaingoen kontratazioak egitean.

Argazkia: MB artxiboa.

ErNEk gogora ekarri du “udalek uko egin ziotela eurek aukeratzea euren polizien kontratazioa, eta orain udalek euren burua behartuta ikusten dute pertsonal berria edonon bilatzera”.

Horren arrazoia da “Arkautek kudeatutako bitartekoen zerrendetan pertsonarik ez dagoela. Horren adibide dira Arrasate, Eibar, Mungia, Trapaga edota Zarautz. Udal hauek euren burua behartuta ikusi dute Arkautetik kanpoko pertsonala kontratatzera”.

ErNEk jakitera eman duenez, Arkauteko “Akademiak berak bere burua behartuta ikusi du bitartekoentzat formakuntza ikastaro bat korrika eta presaka eskaintzera. Forma erabat irregular batean egin du, publizitate barik, aukera berdintasuna ukatuz”.

ErNEk azaldu duenez, “polizia batek zazpi hilabeteko formakuntza behar du, baita urtebeteko praktikak egitea ere, bere zereginak bermeekin bete ditzan. Bitarteko [polizia] batek hilabete bateko online formakuntza eta sei eguneko formakuntza presentziala jasotzen ditu”.

Horren ondorioz sortzen diren lanpostuak “aldi baterakoak eta ezegonkorrak dira”. Gainera, agente “betaranoak behartzen ditu esfortzu estra bat egitera, lankide berriei laguntzera”.

Halaber, “ez zaizkie euren burua behar bezala defendatzeko baliabide nahikorik ematen”, eta ondorioz, “herritarrak ez du merezi duen zerbitzua jasotzen”.

2 IRUZKIN

  1. gero herritar asko arrituko dira zergaitik herriko gazteak munipen jokaeretaz kexatzen diren, eta kanpaina bat abiaratu ostean ere “gazte hauek denetaz kexatzen dira” entzun behar eta gero munipa hoiek beraien lana egiteko ez daudela prest ikusi. zer egingo duzue jipoituak, katxeatuak, isunduak eta meatxatuak izan direnekin.

  2. Berdin da beraien lana ondo egiten badute edo ez…. beraien artean euskeraz hizegitea inportanteena da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen