Hortaz gain, Euskal Hezkuntzaren inguruko hitzaldia eskaini du, eta ostean, poteo musikatua ospatzen hasi da.
Gazte antolakundeak Eukal Herri mailako jardunaldiak egingo ditu azaroaren 10ean eta 11n, ostirala eta larunbata, hurrenez hurren, Gasteizen.

Horiek iragartzeko, gaur arratsaldean aurkezpena egin du Irati tabernan eta ondoren hitzaldia egin du bertan:
‘(H)arian: Euskal hezkuntza feminista, komunitario eta burujaberako gakoak’. Horren ostean, poteo musikalari hasiera eman dio giro onean.