Erlaitz zati bat jausi da Santa Teresako eraikin batetik

0
605
gertaera

Bizilagun batek abisua eman dio Udaltzaingoari. Ondoren, suhiltzaileak bertaratu dira, eta kolokan zegoen zatia bota dute ezbeharrik ez egoteko.

Eguerdiko 14:00ak aldera erlaitz zati bat jauzi da Santa Teresako eraikin batetik. Hain zuzen, Bide-Gain elkartea kokatuta dagoen eraikinetik. Bizilagun batek gertatutakoaz ohartu da, eta abisua eman dio Udaltzaingoari.  Ondoren suhiltzaileak bertaratu dira, eta kolokan zegoen zatia bota egin dute ezbeharrik ez egoteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen