Erkidegoaren eta herrien perimetroa itxi egingo da bihartik aurrera

0
1643

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak azaldu duenez, Euskadin etxeratze-agindua 23.00etatik 06.00etara izango da, bilera sozialak sei lagunetara mugatuko dira eta Euskal Autonomia Erkidegoko sarrera-irteerak murriztuko dira. “Neurri berriak bihar goizeko seietan sartuko dira indarrean”, zehaztu du Sagarduik.

Gorriz dauden herriak, Arrasate edo Oñati kasu, neurri berrietara ere egokitu dira. Arrasaten esaterako, ostalaritza gaueko 23:00 arte zabalik egon ahalko da. Baina kontuan hartu 23:00etan ere hasiko dela etxeratze-agindua.

Dekretu horren bidez, erkidegoaren eta herrien perimetroa itxi egingo da, eta, beraz, ezingo da Arrasatetik irten, lanera, ikastera, sendagilearengana edo senitartekoak zaintzera izan ezik. “Justifikaziorik ezean, Euskaditik irtetea eta sartzea ere mugatuta dago”, azaldu du sailburuak.

Autonomia erkidegoa eta bertako udalerri guztiak perimetroan konfinatzeko erabakia hartu dute astearte honetako 6.00etatik aurrera.

Neurri berriak 15 egunean behin berrikusiko dira, eta pandemiaren bilakaeraren arabera mantenduko dira.

Kultura- eta kirol-ekitaldiei dagokienez, ekitaldia egiten den udalerrietako egoiliarrak bakarrik hartu ahal izango dituzte.

Eremu publiko eta pribatuetan ezin da sei pertsona baino gehiago egon, bizikideak izan ezik.

Indarrean sartuko diren neurri berrien helburua birusaren hedapena geldiaraztea da. Horregatik, alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, gaueko hamaiketatik goizeko seietara mugituko da mugikortasuna, laneko salbuespenetan izan ezik, mendekotasuna duten pertsonak edo adingabeak zaintzea, besteak beste “.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen