Hainbat lan-eskaintza jakitera eman dira egun hauetan. Kamioi gidari, soldatzaile-galdaragile, frantses irakasle, biltegi elektronikoko langilea,… ere behar dira.
Hormigoi-kamioi gidari:
Eraikuntzarako kamioien gidaria, hormigoi-kamioiak erabiltzeko kualifikatua. Ezinbesteko baldintzak: c gidabaimena, LOK eta esperientzia hormigoi-kamioiak erabiltzen. Kontratua: urtebeterako, lanaldi osoa. Ordutegia: 8-13 eta 14-17. Soldata: 2.060 gordin* 14 ordainsari. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden:162020002278.
Erizain:
Egutegia:
- Maiatzean arratsaldeko txandan (14:30etik 22:00etara): maiatzak 2,3,4,9,10,30 eta 31.
- Ekainean goizeko txandan (7:15etik 14:45era): ekainak 20 eta 21.
- Ekainean arratsaldeko txandan (14:30etik 22:00etara): ekainak 1 eta 14.
- Ekainean goizeko txanda erdian (7:15etik 11:00etara): ekainak 2 eta 16.
- Ekainean arratsaldeko txanda erdian (18:15etik 22:00etara): ekainak 18.
- Uztailean goizeko txandan (7:15etik 14:45era): uztailak 3,6,13,14,15,17,21,22,25,26,28,30 eta 31.
- Uztailean arratsaldeko txandan (14:30etik 22:00etara): uztailak 4,5,10,16,20,23 eta 24.
- Abuztuan goizeko txandan (7:15etik 14.45era): abuztuak 8,9,28,29,30 eta 31.
- Abuztuan arratsaldeko txandan (14:30etik 22:00etara): abuztuak 1,2,11,12,13,19,22,24.
- Abuztuan goizeko txanda erdian (7.15etik 11:00etara): abuztuak 3,4,6,10,17,18 eta 20.
- Eta abar
Ezinbesteko baldintzak: Euskarako 3. perfila eta Erizaintzan diplomatua. Eskaintzen dira: Administrazio publikoko lan-baldintzak aplikatuko dira. Iraupena: maiatzetik abendura arte. Lanean hasteko aurreikusitako data: 2020/02/15. Soldata: 1.915,76 gordina (%75 jarduna). Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden:162020002947.
Frantses irakasle:
Lan-kontratu mugagabea eskaintzen da. Ezinbestekoak: Frantses Filologian lizentziatua edo graduatua izatea, C1 mailaren ziurtagiri ofiziala. Lan-esperientzia: Gutxienez 600 ordukoa azken 10 urteetan, edo formatzaile okupazionalaren edo enplegurako formakuntzaren irakaskuntzako profesionaltasun ziurtagiria izatea. Bertan edo inguruan bizitzea.Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162020003206.
Web garapeneko 2 irakasle:
Webguneak egiteko bi irakasle behar dira. Gutxienez urtebeteko esperientzia izan behar dute formakuntzaren irakaspenean eta esperientzia profesional frogagarria Diseinu eta Web Garapen alorrean. Beharrezkoa da ezagutza zabalak izatea HTML5, CSS, JavaScript, PHP eta MySQL erremintetan. Lan-eskaintzen kodea Lanbiden: 162020000494.
Gaztelera irakasle:
Irakasle bat behar da atzerritarrei gaztelera irakasteko. Ezinbestekoa: Hispaniar/Erromanikoar Filologian lizentziatua edo gradua izatea, Atzerriko Hizkuntzen Irakaspen espezialitatearekin. Humanitateetan lizentziatua edo graduatua izatea: beste Filologia batzuk eta/edo Kazetaritza eta Komunikazio Zientziak, eta antzeko alorretako ikasketak. Irakasle-ikasketetan lizentziatua edo graduatua izatea, Atzerriko Hizkuntzen Irakaskuntzako espezialitatearekin, urtebeteko esperientziarekin eta taldea ondo kontrolatzeko gaitasunarekin. Bertakoa edo ingurukoa izatea. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden:162020002486.
3 Community Manager irakasle:
Community Manager ikastaro bat emateko. Ezinbestekoa: irakaskuntzan gutxienez urtebeteko esperientzia izatea, gai horretako irakaskuntzan esperientzia frogagarria izatea, bertan edo inguruetan bizitzea. Euskara. Lan-eskaintza honen kodea Lanbiden: 162020001661.
Galdaragile-soldatzaile:
Arrasateko enpresa handi batek galdaragile-soldatzaile bat behar du, emakume nahiz gizon. Ezinbestekoa da muntaketan esperientzia izatea. Baloratuko da planoak ondo interpretatzen jakitea.
Automatizazio irakasle:
Mondragon Unibertsitateak irakasle bat behar du Goi Graduko eta Ingeniaritza Graduko Formakuntza Zikloetarako, baita ikerketa- eta transferentzia-proiektuetarako ere. Baldintzak: Ingeniaritza Elektronikoa, Automatikoa edo antzekoa. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Formakuntzako Masterra. EGA. Baloratuko dira: Ingeniaritzan Doktore izatea, lan-esperientzia izatea, eta PLC programazioa menderatzea. Lehen enplegua.
Plataforma digitalen ikerlari:
Ikerlanek ondoko eginkizunak garatzeko ikerlari bat behar du: Lantalde barruan, IoT sistemetan soluzioak diseinatzea eta inplementatzea, IoT aplikazioak eta dispositiboak plataformekin konektatuz laino publiko eta pribatuetan, 4.0 industria inguruetan, baita beste sektore kritiko batzuetan, garraioa eta elebazioan esaterako.
Sorosle:
Sorosle moduan lan egiteko uztailetik irailera. Ezinbestekoa: sorosle tituloa, euskera eta asteburuetan lan egiteko prestutasuna. Baloratuko da: ingurukoa izatea, sorosle lanetan eskarmentua eta kotxea. Lanaldi erdiko kontratua, asteburuetan lan egiten da. Soldata: hitzarmenaren arabera. Lan-eskaintzaren kodea Lanbiden: 162020003244.
Biltegi elektronikoko langile:
Berdin Servicios Administrativos enpresak Arrasaten duen egoitzan lan egiteko. Egitekoak: Biltegiei dagozkien lanak, bezeroen eskaerak prestatzea material elektroniko bidez, merkantziak jasotzea eta bidaltzea, eta bezeroei mostradorean arreta egitea.