Erguingo jaietako paelladarako eta jubilatuen luntxerako tiketak eskuragarri dira

0
2485

Kartelak: Erguingo Jai Batzordea

Erguingo jai batzordeak adierazi duenez, irailaren 12, 13 eta 14an ospatzekoak diren jaietako, auzo paella janerako eta jubilatuen luntxerako tiketak eskuragarri jarri dituzete jubilatuen tabernan.

Paellada iaz egin zuten estreinakoz eta arrakastatsua izan zen. Aurten, errepikatzea erabaki dute irailaren 13an, zapatua, Udalpe plazan. Prezioari dagokionez, okela edo barazki paella, postrea eta kafearen truke, helduek 15€ ordaindu beharko dute eta haurrek 12€.

Bestetik, irailaren 14an, domeka, 70 urtetik gorako jubilatuentzat luntxa egingo dute, hau ere Udalpen, 13:00etan. Tiketa eskuratu beharko den arren luntxa dohainik izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen