Gaur goizean, 11:00etan, jaietako jarduerak hasi dira herrian. Usaetxe plazan, puzgarriak jarri dituzte haurrentzat, eta 11:30ean aurpegi-margoketa ere hasi da.
Ordu berean, Larrea plazan, haurrek hainbat ekintzatan parte hartzeko aukera izan dute, besteak beste, tirolinan, arku-jaurtiketan eta ohe elastikoan.
Bestalde, 11:15 aldera, erraldoiak eta gaiteroak herrigunera hurbiltzen hasi dira Udalpetik, Arrasateko konpartsaren parte-hartzearekin.
Goizeko ekitaldiek jai-giroa zabaldu dute herriko plazetan eta kaleetan, haur eta familientzako hainbat jarduerarekin.
Datozen orduetako eta biharreko egitaraua honako hau izango da:
Gaur, Larunbata (Irailak 12)
- 12:00 – Txalaparta tailerra Usaetxe plazan eta Txikitxu-Arrostaitz dantza taldearen kalejira.
- 13:00 – Ad Libitum txarangarekin kalejira.
- 14:30 – Herri bazkaria Udalpen.
- 18:00 – 21:00 – Thor magoa, DJ Alex eta Txotx gaua afaria Udalpen.
Bihar, Igandea (Irailak 13)
- 11:00 – Puzgarriak Usaetxe plazan.
- 12:00 – Herri kiroletako proba herrikoia (lasto fardoa, trontza…).
- 13:00 – Suzuki biolin jole taldearen omenaldia eta adinekoentzako luntxa Udalpen.
- 16:30 – Mus txapelketa Jubilatuen tabernan.





















