Udalak iaz adierazi zuen lehenbiziko igogailua Iturripe ondoan egingo zela, hau da, Uribarri etorbidearen eta Uriburu kalearen artean.
Alabaina, lehenbiziko obrak Anboto eta Udalpe kaleetakoak izan dira. Lanak abian dira, eta igogailu batek bi kale horiek elkartuko ditu. Beste igogailu batek Udalpe kaleko plaza eta Erguin kalea batuko ditu.
Udalak guztira Erguinen 4 igogailu publiko egitea aurreikusten du, eta horretarako denera bi milioi € zuzenduko dituela iragarria du. Egitasmo orokor honen helburuetako bat auzoaren mugikortasuna hobetzea da.
Obrak Udalpe eta Anboto kaleen artean. Obrak Udalpeko plazan.