Udalak guztira 2’52 milioi € bideratu ditu Construcciones Artzamendi enpresak Erguingo igogailu publikoak egin ditzan. Udalak azpimarratu du igogailuen helburuetako bat “auzoko mugikortasuna hobetzea” dela.
Auzoko obrak iazko abenduan hasi zituzten, Anboto eta Udalpe kaleen arteko igogailua egiteko. Ondoren, Udalpeko plazaren eta Erguin kalearen artekoa eraikitzeko hasi ziren.
Hirugarren igogailua egiteko obrak Erguin kalearen eta Uriburu kalearen artekoa izan zen, eta orain direla egun batzuk laugarrena egiteko lanak hasi zituzten, Uriburu kalearen eta Uribarri etorbidearen artean.
Obra hauen ondorioetako bat da Uriburu kalera sartzeko sarbide bat moztu behar izan dela, ibilgailuentzako sarbide bat.
Aurreikuspenen arabera, 4 igogailuak egiteko obrek “urtebete iraungo dute”, eta hala bada, aurtengo urtearen amaieran prest egongo lirateke laurak.
Lotsagarria!!!! Udal gobernuak be obrak aurrera eroatia lehenesten dau langileen seguridadea baino. Eta bai, bitartean herritarrekiko neurri zorrotzak, langileak herritarrak izango ez balira moduen. A ze narrua!