Erguinen ere TAO margotzen hasi da Udala, Bertakoentzako TAO nagusi

0
742

Gaur hasi dituzte lanak Anboto kalean, eta kale honetan bederen Bertakoentzako TAO izango da nagusi, “B” eta “R” letrak margotuta.

Arrasaten TAOa zabaltzeko prozesuaren baitan, Erguingo Auzo-alkatetzak auzo-erreferenduma antolatu zuen, eta 8 kaletan nagusitu ziren kale horietan TAO jartzearen aldeko bozkak.

Horietako bat Anboto kalea izan zen, eta bertan hasi dira gaur margotze lanak, Udalak eskatuta, Ceprenor enpresaren eskutik. Anboto kalean Bertakoentzako TAOko plazak izango dira nagusi, “B” letra (“Bertakoak”) eta “R” letra (“Residentes”) nagusi baitira.

Erlazionatutako albisteak:

Erguingo referenduma: 7 kale eta 225 boto TAOaren aurka; 8 kale eta 192 boto TAOaren alde

2022ko apirilaren 1ean argitaratutako albistea

TAO Erguingo 8 kaletan aplikatzea onartu du Udalbatzaren gehiengoak

2022ko uztailaren 19an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen