Referendumak auzotarrei galdetu die ea nahi duten edo ez duten nahi euren kaleetan Arrasateko Udalak TAO jartzea. Zenbaketa gaur arratsaldean egin da Uribarriko Auzo Alkatetzan. Auzo Alkatetzak berretsi du “TAOaren alde bozkatu duten kaleen eskaera Udalari aurkeztuko diogula. TAOaren aurka bozkatu duten kaleek, ordea, orain arte bezala jarraituko dute”.
Referendumaren azken eguna izan zen atzo, eta gaur zenbaketa egin da, besteak beste, Uribarriko Alkatetza eta Udaltzaingoa bertan zirela. Alkatetzak egindako kalkuen arabera, 1.200 etxebizitza inguruk izan dute bozka emateko eskubidea.
Bozka emateko azken eguna atzo izan zen, eta gaur zenbaketa egin dute. Udaltzaingoak izan du prezintatutako hautetsontzia desprezintzeko ardura.
Zenbaketan parte hartu dute, besteak beste: Andoni Alzelai auzo-alkateak, Juntako partaide Konsuelo Zugastik eta Arrasateko Udaleko zinegotzi Eugenio Uribarrenek.
Hauek izan dira emaitzak:

Erguin, Usaetxe-Larrea eta Gorostiza (Malbinak) auzuneetako bizilagunek izan dute bozkatzeko eskubidea. Etxebizitza bakoitzeko bozka bat.
Parte-hatze handiena izan duen kalea Erguin kalea izan da, 76 etxebizitzek bozkatu baitute, hau da, 76 boto izan dira. Bertan gehiengoa TAOaren aldekoa izan da.
Bigarren parte-hartzerik handiena Udalpe kaleak izan du: 56 etxebizitza, hauda, 56 boto. Bertan gehiengoa TAOaren aurkakoa izan da.
Orokorrean, zenbatutako botoen artean 12 baliogabeko eta zuri 1 ere izan dira. Auzo Alkatetzak berretsi du “TAOaren alde bozkatu duten kaleen eskaera Udalari aurkeztuko diogula. TAOaren aurka bozkatu duten kaleak, ordea, orain arte bezala jarraituko dute”.
Erlazionatutako albistea:
Erguin TAOari buruzko auzo-referendumean bozkatzen hasi da
2022ko martxoaren 15ean argitaratutako albistea
Albistea osatzen gabiltza




