Erguin auzoko jaiak asteburuan ospatuko dira

2
736

Argazkia: MB artxiboa.

Pandemiak eragindako bi urteko etenaldiaren ondoren, aurten Erguin auzoko jaiak berriro ospatuko dira asteburuan. Jaiak bihar, ostirala, hasi eta igandera arte luzatuko dira. Jai batzordeak egitarau zabala prestatu du adin guztietarako. “Bada garaia hau guztia alde batera uzteko. Ospa ditzagun alaitasunez eta umorez aurtengo jaiak elkarrekin. Ilusioz prestatu dugun egitaraua zuen gustokoa izatea espero dugu eta JAI ZORIONTSUAK opa dizkizuegu.”

EGITARAUA:

OSTIRALA irailak 16

17:00 Txatxilipurdi (jokuak eta tailerrak ), Usaetxe plazan.
18:00 Arrasateko Txistularien kalejira .
19:30 Uribarriko Jubilatuen Etxeak antolatutako txokolatada.
20:00 Bolo-bolo Alkatetzan (Usaetxe plazan).
22:00 Rock kontzertua: Garazi Barrena, Hankaz Gora eta Exterminio de la Raza del Mono.

LARUNBATA irailak 17

11:00 Tirolinak Usaetxe plazan.
12:00 Erraldoien kalejira Arrasateko Gaiteroekin.
17:00 Puzgarriak Usaetxe plazan.
19:30 Dantzaldia SIN+ MUSIC (19:30-20:30 eta 22:00-23:30) Munarreko plazan.

IGANDEA irailak 18

11:00 Puzgarriak Usaetxe plazan.
12:00 Elutxa txarangarekin kalejira.
12:00 Kontsumizio bakoitzeko tortilla edo txistorra pintxoa dohain. (Uribarriko Jubilatuen Etxeak antolatuta).
19:00 Poniak Usaetxeko plazan.

2 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen