Erguin auzoko bizilagunek jaietako bigarren egunaz gozatu dute gaur. Txikienentzat tirolina eta puzgarriak izan dira Usaetxe plazan. Goizean zehar Erraldoien eta Kilikien konpartsak auzoko kaleak alaitu dituzte gaiteroek lagunduta. Arratsaldean, Sin + Music taldeak bi emanaldi eskainiko ditu Munar plazan, bata arratsaldeko 19:30ean eta bigarrena gaueko 22:00etan.