Argazkiak: MB Artxiboa.
Jai Batzordea adin guztietarako egitarau zabala antolatzen ari da. Ospakizunak irailaren 15etik 17ra izango dira, eta egitaraua momentuz erabat itxita ez dagoen arren, dagoeneko zenbait ekitaldi iragarri dituzte:
Etxepe, Tatta, Mutiko eta Denso, Eten eta Youth United taldeek musika jarriko dute. Bestalde, haurrentzat puzgarri eta ekintzak, erraldoiak, Txotx gaua Djarekin, nagusientzako luntxa, gaitero eta txistulariak, Uribarriko Jubilatuen Etxeak antolatutako txokolatada,.. izango dira.