Argazkia: MB Artxiboa.
Araba etorbideko denda-topagunearen ordutegia aldatu dute. Laguntza taldeak helburu du arrisku taldeetako pertsonei eta gaixoei enkarguak etxera eramatea.
Arrasateko Ereindajanek azaldu du “gauden egoerari hobeki erantzuteko, eta elkarrekin errezago gaindituko dugun ustean, Ereindajan-eko bazkideek boluntarioen laguntza taldea osatu” dutela “arrisku taldekoei eta gaixoei enkarguak etxera eramateko”. Horretarako Ereindajan-eko 688 63 49 19 telefonora deitu beharko dute.
Bide batez, Ereindajaneko dendako ordutegia aldatu da, eta ondokoa dugu ordutegi berria:
- Astelehenetik ostiralera 10:00 – 13:00
- Astearte eta ostiraletan 17:00 – 19:00
- Larunbatetan denda itxita egongo da.
- Telefonoz ere hartzen dira enkarguak, 688 63 49 19 telefonora deituta.