Joan den astean, Pablo Uranga kaleko bizilagunok, hainbeste denboran eskatzen aritu garen erabakia jaso genuen; Erdiguneko gaztetxoak astebukaeretan eskaintzen duen zerbitzua lekuz aldatuko da. Astebukaera honetatik aurrera zerbitzua Musakolako gaztetxokoan emango da.
Erabaki honen aurrean erreakziok anitzak izan dira; batzuk pozez jaso dugu erabakia baina beste batzuek, dirudienez, ez dute positiboki jaso berau. Zergatik?
10 urte baino gehiago pasatu dira Erdiguneko Gaztetxokoak ateak zabaldu zituenetik, eta tarteko urte hauetan egoera ez da hobera joan: alde batetik, guneak duen kokapena; 2 eraikuntzen artean dagoen lokal bat, honek sortzen duen zaraten ohiartzunekin. Eta bestalde, gehien gogaitzen gaituena izanik, jasaten ditugun oihuak, irainak zein baloi kolpeak etxeko hormetan. Eta honi batuz, gure balkoietara botatzen dizkiguten kola/petardo/arrautza/harriak… behin eta berriz, astebukaerero.
Hau konpontzeko ahaleginak denbora askoan zehar errepikatu dira, udaletxera bidalitako kexa formalak, udaltzainei deiak, monitore zein udaletxearekin bilerak… inoiz konponbiderik lortu gabe.
Egoera jasaezina da, eta gazteek jolasteko eta zarata egiteko eskubidea duten bezala, inguruko eraikinetako bizilagunok ere gure etxeetan lasai egoteko eskubidea daukagu.
Argi geratu den bezala, bizikidetzarako ahalegin guztiak egin diren arren ez da posible izan konponbide bat aurkitzea.
Argi geratu dadila, bizilagunok inoiz ez dugula zerbitzu etetea eskatu. Bizikidetasun arrunt bat bakarrik.
Urteak daramatzagu egoera honekin eta askorentzat sinestezina den arren, egoera jasaezina da. Horregatik, azaldutako guztiarekin, aldaketarekin kalteren bat jasan duenari, gure azalpenak helarazi nahi dizkiogu.
Azaldutako guztiarekin,
Pablo Uranga kaleko hainbat bizilagun
Aita batek esan du, bizilagunek diozue, erabiltzaileak dio, gazteek diote…
Eta non dago alkatea? Erabakia berea da eta berak eman beharko lituzke azalpenak.
Gu enfrentatuta gauden bitartean bera isil-isilik soilik benefizio politikoa emango dioten argazkietan azaltzeko prest. Aurpegia eman dezala oraingoan ere, ez bakarrik berari interesatzen zaion gaietan. Alkate bat a las duras eta a las maduras egon behar da.
Ez politizatu gaia eta egin etxeko lanak.
Erabaki gobernuarena da.
Alkateak Gobernuak hartzen duen erabaki bakoitzean aurpegia eman behar baldin badu…
Denok dakigu gazte talde handiak dakarrena, seguru gazte txoko hau lekuz aldatzeagatik kexatu direnak ez direla hor bizi…
Gustatuko litzaidake ikustea zein den beraien ikuspuntua gaxtetxokoa euren etxe azpixan egon ezkero…
Gazteak egoteko eskubidea daukate, baina bizilagunak lasai bizitzeko ere; eta gazte hauek gai ez badira bizilagunekin elkar egoteko, ze aukera dago?
ba beste leku bat aurkituko beharko da, baina xehetasun bat, “gazte hauek” esatean, Gaztetxoko erabiltzaile denak esan nahi duzu?, zergaitik badira iruzkin asko non gazteria dena saku berdinean sartzen dena, eta ez zait ondo iruditzen, beste kolektiboekin berdina egingo dudu?
Gazte hauek esaterakoan, gaztetxokora doiazenaz ari naiz, eta ez danak, bizilagunei izorratzen dietenak, seguru betikoak direla…
Igual gaztetxokora joan beharrean, lehenik etxean heziketa apur bat behar dute batzuk…
Ez dut ezagutzen Gaztetxoko horretako egoera, baiña argudio berberak erabiliz gero Sebero eta Biteri plazan antolatzen diren ekitaldi denak kantzelatu beharko lirateke…
Eta egun baten disgusto galanta izango dugu bertan jokatzen diren futbol partidekin
Egoera ez da berdina, eta hori badakizu.
Herritar moduan, Gaztetxokoan sortzen diren arazo asko ekiditzeko ahalmena daukagu. Lekualdatzeaz horietako asko konponduko bait dira.
Eta ez badira konpontzen gaztetxokoeran bideragarritasuna jokoan jarriko litzateke.
Jazte horiekin zerbait egin, Gaztetxokoa itxi ordez?
Gaztetxokoa ez da itxi. Zerbitzuak berdin jarraitzen du.
Hala ere, gazteen heziketa etxetik hasi behar da. Ezin daiteke arduna guztia Txitxiliren eskuetan utzi.
Erdiguneko gaztetxokoa BAI ITXI DA, orain ez daukagu beste aukerarik erdigunean.
Zerbait egingo zen honezkero, baina aukera gehiago jorratu… hezitzaileak gehitu, munizipal bat hor kieto egon behar bada ere, berdin zait. GazteTxokoaren zerbitzua ordainezina da hezkuntzako eta inklusiorako zentzu askotan, nahiz eta bere hutsuneak izan. Nik uste dudana da bizilagunen kexak, guztiz zilegi direnak, elkartu direla Pnv ek Gaztetxokoei dien estimu gutxi horrekin… Argi dago Musika Eskola dela beren proiektu izarra (bakarra), ez dituzte nahi GazteTxokoak eta gazte gatazkatsuak.
Aber, gaztetxokoan hezitzaileak daude gazteen kargu ez?
Benetan uste duzu munizipal bat hor egotea beharrezkoa dela? Orduan leku askotan egon beharko ziren ere…
Hezitzaileak jakingo dute ze gazte dira beti izorratzen dabiltzatenak… Ezin daiteke beraien gurasoekin hitz egin etxean neurriak hartu dezaten?
Adin horiekin poliziak beraien gainean egon behar badira gaizki goiaz….
Munizipal bat hor kieto?? Uste dozu hori dala arazoa konpontzeko era?
Konponbidea heziketatik etorri behar da. Horrek funtzionatzen ez duen bitartean jai daukagu.
Dakidanez Gobernuak gurasoekin biltzeko deialdia egin zuen eta jasotako erantzuna eta partehartzea oso baxua izan zen. Non zeuden orduan orain kexaka dauden gurasoak?
Zuk PSEko zinegotziak eta oposizioak baino gehiago dakizu orduan, nola liteke hori?
Arazoak nire afektatzen didalako.
Eta arazo batek zuri eragiten dizunean informatzen saiatzen zara.
Ez atara konklusio arrarorik…
Mondraberrik PSE-ko zinegotziaren albistea kendu du. Zein da arrazoia?
Norbaitek ba al daki zenbatetan ahalegindu den udaletxea bertako erabiltzaileen gurasoekin hitzegiten bilera deiak eginda?
Galdetu, galdetu!!
Bilduk EAJak egiten duen guztiaren aurka egiteaz gain beste zerbait egiteko gaitasuna badu Arrasaten?