Udaletxeko arkupetan zenbait pertsona dotore zeuden baina udaletxean egitekoa zen ezkontza bateko lagunak dira.
Beste urte batzuetan eguerdi partean hainbat koadrila, tabernetako zerbitzari,… dotore izaten dira baina Covid-ak egoera aldarazi du.

Kaleetan ia ez soineko edo traje eleganterik ikusten, udaletxeko arkupetan baten batzuk baina udaletxean egitekoa zen ezkontza batengatik. Bide batez, gora ezkonberriak!
Maritxu Kajoiri loreak eskaini nahi lituzketenek zailtasunak izango lituzkete hori egiteko, inguru horretan lanean dabiltzan ibilgailuek hartu dutelako Maritxupea.