Arrasateko Udalak gaur goizean aurkeztu ditu Musakolako Legarra eta Uribe auzoko parkeak berritzeko erabiliko diren diseinuak. Guztira 2306 pertsonak eman dute botoa. Maria Ubarretxena alkateak azpimarratu du “Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendiko ikasleen inplikazioa, ikastetxeen bidez ere parte hartu dutelako bozketan.”
Aukeratutako diseinuei dagokienez, Musakolako Legarre parkearen kasuan Erdi Aroko Hiria izan da diseinu bozkatuena, 364 botorekin. Bigarren postuan Gurpil parkea geratu da 285 botorekin. Uribe auzoko parkearen diseinu bozkatuena Kaleidoskopio izan da, 352 botorekin. Bigarren Jolas librea diseinua geratu da 268 botorekin. Guztira 27 diseinu aurkeztu ziren: 13 Uriberentzat eta 14 Legarrerentzat. Bozketan ere 154 boto baliogabe izan dira. Boto horiek Iturripen jarritako hautestontzitik datoz batez ere. “Egia da hautestontzi honek ez zuela zaintzarik, eta boto asko agertu dira identifikaziorik gabe edo marrazkiekin, beraz, ez dira kontuan hartu.”
Bi parkeak berritzeko aurrekontua 120.000 eurokoa da. Legarrekoan 80.000 euro inbertituko dira 745 metro karratuekin. Uribeko parkearen kasuan, inbertsioa 40.000 eurokoa izango da 375 metro karratuko parke baterako. Legarre eta Uribeko parkeek 15 urte baino gehiago dituzte. “Obrak apirilean lizitatuko dira, eta lanak irailean hastea aurreikusten da, 2 hilabeteko iraupenarekin.”
Munduan zehar elementu naturalak jolasgai eta herri honetan jo ta sua plastikozko parkeekin
https://www.elmundo.es/papel/historias/2018/12/26/5c1d0ea7fc6c834d678b4733.html