Sare Arrasatek antolatuta, Miren Azkarate egileak aurkeztuko du euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben kontakizunen liburua. Ekitaldia Kulturaten izango da.
Kartela eta argazkia: Sare Arrasate
Ekitaldi hau ‘Etxera bidea gertu’ ekimenaren baitakoa da, eta gaur, martitzena, izango da, Kulturateko areto nagusian, 19:30ean. Liburuari esker “ikusezin izateari utzi nahi dioten bizipenak” dira.
