Erbestealdiak aske egingo zaituzte [Testua: Intxorta 1937]

0
499

Gaurko egunez, orain 84 urte, irailaren 3an, 1939an, Valparaison Winnipeg itsasontzitik,  hiru arrasatear jeitsi ziren: Fernando Uribesalgo Icaran, Jaime Uriarte Cestona, eta Rogelio Izarra Ijalba, lehen biak Arrasaten jaiotakoak eta hirugarrena Fuemayorren, baina 1934an maixu bezela etorri zena Gazteluondon ireki ziren eskola publikoetara. Hirurak Fratziako kontzentrazio esparruetan Argeles Sur Mer eta Gursen  preso zeuden aurretik.

Espainiako Bigarren Errepublikaren porrotarekin, Frantziako konzentrazio esparruetako edo frankisten kartzeletako aurrean, ireki zitzaien horizonte berria, urruna baina zabala, itsasoz bestaldean Txilen. 30 egun lehenago abuztuaren 4an, Winnipeg itsasontzia irten zen Frantziako Pauillac portutik.

Jaime Uriarte Cestonaren ilobari  Sady Arenas Uriarteri esker jakin izan dogu, Jaime Dragones batailoiko erresistentea, Intxortako borrokaldietan zauritua izan zela. Buñolen Valentzian,  1937ko azaroan eibarko emakume batekin ezkondu zela, Lorenza Unanue Muguruzarekin, eta bere ama Sonia Uriarte Unanue Bartzelonan  jaio zela 1938 irailean (Gerrako umea). Jaime Santiago de Chilen 1945eko azaroan hil zen, gerrako zauriengatik.

Haiek gogoan, gure esker onak Herri eta pertsonen askatasunaren alde egindako guztiengandik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen