Erasoan kamuts, aitzakiarik gabeko porrota jaso du Smartlog Ointxek Iturripen (48-70)

0
2988

Argazkiak: Angel Aiastuy.

Aitzakiarik gabeko porrota jaso du Smartlog Ointxek Iturripen bolada txarrean zetorren Ibaizabalen aurka 48-70 galduta. David Peñarenak erasoan oso kamuts aritu dira, bizkaitarren defentsaren aurrean ideia argirik gabe aritu dira eta, portzentaje oso txarrekin, %33a jaurtiketetan eta %56a libreetan, ezinean aritu dira eta zortzi garaipenekin, taularen erdialdean mantentzen dira, nahiz eta azkeneko hiru partidak galdu.

Gaurko partidan, hasieratik joan dira arrasatearrak atzetik markagailuan eta laurden guztiak galdu dituzte, 16-16 berdindu duten azkena kenduta. Bereziki gogorra izan da hirugarrena, hamar minututan sei puntu baino ez dituzte eta sartu Smartlog-Ointxeko neskek. Uxue Ortea (14) eta Naroa Garairen (12) artean, taldearen puntu erdiak baino gehiago sartu dituzte eta erreboteetan nagusi izateak ere ezer gutxirako balio izan die.

Hurrengo astean Avilesen jokatuko dute bi garaipen gehiago dituen Abril Adba Sanferren aurka.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen