Eraso matxista bat gehiago [Testua: Arrasateko Mugimendu Feminista]

0
726

Irudia: AMF.

Idatzi honen bidez, gure herrian gertatu den azken eraso matxista salatu nahi du Arrasateko Mugimendu Feministak. Honetaz gain, egunerokotasunean gertatzen diren eta askotan ikusezinak diren hainbat eraso ere salatu nahi ditugu.

Zertarako? Galdetuko dio batek baino gehiagok bere buruari. Bada, erasotzaileei argi uzteko indarkeria matxista salatzeaz ez garela inoiz nekatuko, bai publiko egiten direnak, bai eta itzalean gelditzen direnak ere. Eta behin eta berriro salatu behar horrek izugarrizko amorrua eragiten digun arren, era berean, indarra ere ematen digu jendarte heteropatriarkal honen kontra borrokatzeko. Argi izan dezatela, ez dugula etsiko edozein motatako erasoak gure artetik desagerrarazi arte.

Emakumeak* ez gara inorenak, pertsona askeak gara eta inork ez dauka gure askatasuna mugatzeko eskubiderik! Honegatik, lerro hauen bitartez, erasotuak diren emakume* guztiei gure babes guztia eskaini nahi diegu eta erasotzaileei gogorarazi beti aurrean izango gaituztela.

Nahiz eta askotan lakra honek amaierarik ez duela iruditu, emakumeon* antolakuntzaz, saretzeaz eta borrokaz lortuko dugu.

GUTARIKO BAT ERASOTZEN DUTENEAN DENOK ERASOTZEN GAITUZTE, ASKI DA!

ERASOEN AURREAN AUTODEFENTSA FEMINISTA!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen