Eraso berri bati erantzutera deitu du Hizkuntza Eskubideen Arrasateko Protokoloak

0
454

Argazkia: MB artxiboa / Testua: Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloa.

Euskaldunon hizkuntza eskubideen aldeko Arrasateko protokoloak elkarretaratzea deitu du ekainaren 20rako, Bilboko epaitegiek Galdakaoko Udalaren hizkuntza politikaren kontra kaleratutako sententzia salatzeko. Izan ere, sententzia horrek, azkeneko hilabeteetan kaleratu direnek bezalaxe, helburu bakarra dauka: euskararen normalizazioa sustatu nahi duten neurriak baliogabetzea, hizkuntzaren biziberritzea oztopatzeko. Hori gutxi balitz bezala, botere judizialak, sententzia hauen bitartez udal eskumeneko hizkuntza politikan esku-hartuz, euskaldunon hizkuntza eskubideak ez ezik euskararen ofizialtasuna ere kolokan jartzen dute. Etenik ez daukan oldarraldi honen aurrean, euskaldunok ozen esan beharra daukagu euskaraz bizi nahi dugula, horretarako eskubidea dugula eta ez dugula murrizketarik onartuko. Asmo horrekin, Arrasateko protokolotik elkarretaratzera gerturatzeko deialdia egiten dizuegu Arrasateko euskaltzale eta eragile guztiei. Herriko plazan izango da, 19:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen