Erakusketa interaktibo batek ikusmen gutxiko pertsonen arazoak azalaratzen ditu

0
1431

Retinosis Gipuzkoa elkarteak erakusketa interaktiboa aurkeztu du egunotan Kulturaten (bihar, ostirala, izango da bisitatzeko azken aukera). Erakusketa honen bidez, arrasatearrak ikusmen baxuagatik izaten diren arazoez kontzientziatu nahi dituzte. Erakusketak “Expermienta la baja visión” du izena. Izan ere, erretinosi pigmentarioa da ikusmen txikia eragiten duen gaixotasunetako bat. Hala ere, ez da bakarra.

Proiektuaren arduradunek azaltzen duten bezala, ikusmen apala duen pertsona bat nola ikusten duen ulertzea zaila izan daiteke “ezjakintasunagatik, sintoma desberdinak daudelako eta ikusmena galtzeko maila desberdinak daudelako “. Arazo horretaz kontzientziatzeko, elkarteak garatutako ‘Tengo visión baja’ eta ‘Tengo baja visión VR’ doako aplikazioek ikusmen arazoak dituen pertsona baten azalean jartzeko aukera ematen dute.

Gaurko egunean, 18.30etatik aurrera, hitzaldi bat ere egin da. Honen helburu nagusia gaixotazun horretatik eratorritako arazoetako batzuk aurkeztea izan da. Itxaso Nuinek zuzendu du hitzaldia.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen