Eraistea egin da Musakolak Arrasate Herri Eskolan Lehen Hezkuntza izateko

0
1638

Eraitsitako eraikin zaharraren ordez eraikiko dutena 3.552 metro koadroko azalera izango du, Jaurlaritzak azaldu izan duenez. Lehen Hezkuntzarako 6 gela izango ditu, besteak beste. Obrek, guztira, “17 hilabeteko” iraupena izan behar dute.

Goiko framea eta beheko bideoa: Herritar bat.

Jaurlaritzak iaz TECSAri obrak esleitu zizkion 5’5 milioi eurotan, BEZ barne. Obrak azkenik abenduan hasi zituen, eta aste honetan eraikina eraitsi du.

Leku horretan eraikiko den eraikina gaur egun zutik jarraitzen duenaren jarraipena izango da. Etorkizuneko eraikina gune bertikalen bidez lotuko da, eta Elkano kalearekiko lerrokatuta egongo da.

Horretarako, aterpea kendu egin da orain arte zegoen tokitik, eta bere ordez, etorkizuneko eraikinaren gimnasioaren azpian aterpe bat egingo da.

Era berean, etorkizuneko instalazioek, besteak beste, Lehen Hezkuntzako sei gela eta gimnasioa izango dituzte. Gimnasioa, aldagelak barne, lehen solairuan kokatuko da, eraikin nagusitik nabarmenduta geldituko den irtengune gisa.

Irtengune honek sarrerako atari eta jolastoki estalia sortuko ditu bere azpian. Jangela eta officea beheko solairuan kokatuko dira.

Kanpoko aldeetan, fatxada aireztatuak izango ditu etorkizuneko eraikinak. Eraginkortasun termiko handiko fatxada izango da, teilatutik zimenduetarainoko inguratzaile isolatzaile jarraitu baten bidez, horrela zubi termikoak saihestuz.

Halaber, kanpoko arotzeriari dagokionez, ezaugarri nagusia zubi termikoaren haustura izango da, isolatzaile akustikoarekin eta eguzki-kontrolarekin, isolamendu termiko eta akustiko egokia lortzeko.

Jaurlaritzak iragarri izan duenez, Musakolan Arrasate Herri Eskolak izango dituen instalazioen artean, honako hauek ere izango dira:

  • Lehen Hezkuntzako 6 gela
  • Informatika/ingeleseko gela
  • Musika/plastika gela
  • Banaketarako 2 gela
  • Psikomotrizitate gela
  • Erabilera anitzeko gela
  • Liburutegia
  • Gimnasioa + aldagelak (255 m²)
  • Jangela + officea (207 m²)
  • Aterpeko gune estalia (247 m²)

Horrenbestez, dena ondo bidean, Musakolak 0 eta 18 urte bitarteko eskaintza publikoa izango du.

Erlazionatutako albistea:

Musakola Herri Eskola berritzeko obrak, azkenik abian, “17 hilabete” iraungo du

2023ko abenduaren 8an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen