Bideoa eta irudiak: Ekimena.
Espainiar faxistek arrasatear eta debagoiendar ugari erail zituzten, baina memoria historikoak bizirik darrai.
Errepresaliatu horietatik guztietatik zenbaiten irudiak ‘Bilobak’ kantu berriaren azalean ageri dira, tartean zenbait emakume:
Ezkerretik hasita goian:
- Elgetan hildako Clara Moran miliziana gallartarra
- Bigarrena Maria Areitio arrasatearra
- Hirugarrena Isabel Biritxinaga elgetarra
Ezkerretik hasita behean:
- Francisca Lamarain elgetarra
- Bigarrena Florencia Olazagoitia arrasatearra
- Hirugarrena Emeteri Aranburuzabala, Eskoriatzako Marin auzokoa
- Laugarrena Francisca Ojanguren, Bergarako Angiozarkoa
Errepresaliatu guztien omenez, pertsona horien zenbait bilobek abesti bat sortu dute, tartean Oihan ‘Fane’ eta Anixe Uribarren Bengoa. Abestiaren edota bideoaren sorkuntzan parte hartu dute pertsonak eta erakunde hauek:
- Debagoieneko Udalak.
- Intxorta 1937 Kultur Elkartea.
- Letra: Peru Abarrategi, Martin Abarrategi, Sabin Abarrategi
- Konpositoreak: Peio Uribetxebarria, Oihan Uribarren
- Abeslariak: Fane, Anixe
- Ekoizleak: Chick Juarez, Peio Uribetxebarria
- Grabaketa & mixa: Denso
- Masteringa: Javi Calahorra
- Portada: Xabi Zuazabeitia
Kantu berri hau Egiarekin Topaketak ekimenaren abestia da, eta Egiarekin Topaketek ondoko egitaraua izango dute:
- Irailaren 16an, Kulturaten, ’40 Urte Memoriaren eskutik’ liburuaren aurkezpena 18:00etan.
- Ondoren, 18:30ean Justiziaren inguruko hitzaldia Iratxe Urizar eta Josu Ibargutxiren eskutik.
- Irailaren 23an, Kulturaten, ’40 urte Egiaren eta Justiziaren alde’ erakusketaren inaugurazioa 17:30ean.
- Ondoren, 18:30ean, Memoriaren inguruko hitzaldia Monica Jato eta Emilio Silvaren eskutik.
- Irailaren 26an, faxistek eraildako eta desagertutako debagoiendarrei omenaldia, Arizmendiarrieta plazako monolitoetan, eguerdiko 12:00etan.
- Irailaren 29an, ‘Winnipeg el barco de la esperanza’ ikus-entzunezkoaren emanaldia Amaia antzokian 19:00etan.
- Irailaren 30an Jaime Uriarte Cestonaren inguruko liburuaren aurkezpena. Arrasatear honek Intxortan miliziano jardun zuen, eta Winnipeg-eko erbesteratua izan zen. Liburu hau bere loba Sady Arenas Uriartek idatzi du, eta Jokin Zaitegi aretoan aurkeztuko da 18:30ean.





