Kooperatibak azaldu izan du handitzearen helburuak “proiektuak garatzeko ahalmena handitzea, balio erantsi handiko produktu-merkatua eta enplegu kalifikatua eragitea” direla.
Proiektua gauzatu ahal izateko, eraiste-obrak duela gutxi hasi dira, hain zuzen, aparkalekuak egin ahal izateko.
Egitasmo orokorraren harira ere, aurreko astean eraikitze-obrak hasi ziren, tailerraren eta errekaren arteko lautadan, orain gutxira arte parking bezala erabilitakoa.
Bertan egungo tailerraren handitzea gauzatuko da, eta kooperatibak egitasmo honen “zenbait erronka estrategiko” azaldu izan ditu:
“Batetik, berrantolatzea kooperatibak egun EAEn sakabanatuta dituen plantetako jarduerak”, “bere proiektuen gauzatze optimo, jasangarri, efiziente eta lehiakorra” lortzeko.
Bestetik, gune “mekanizatu berri eta moderno bat eraikitzea, bertako teknologiak ahalbidetu dezan nazioarteko merkatuan lehiatzea gero eta makinaria handiagoko produktuen kontratuak lortzeko”. Horrela gura da Fagor Arrasatek “hornitzaileekiko duen mendekotasun maila jaistea”.
“Azkenik, Arrasateko egoitza nagusian kooperatiba handitzeko apustu bat da”, horretarako “erabiltzen ez diren lur industrialak baliatuz”.
Horrela, kooperatibak orokorrean xede ditu “proiektuak garatzeko ahalmena handitzea, balio erantsi handiko produktu-merkatua eta enplegu kalifikatua eragitea”.
Erlazionatutako albistea:
Fagor Arrasatek Ekideri planta zati bat erosi dio “tailer bat eraikitzeko”
2024ko irailaren 2an argitaratutako albistea




