Eragin Arrasatek dei egiten du Placi ordezkariarekin datorren udalbatzarrera joatera, “erantzun lotsagarria salatzeko eta garantiazko herritarren parte-hartzea aldarrikatzeko”.
Argazkia: MB artxiboa / Beheko testua: Eragin Arrasate.
Argitalpen honekin zuekin guztiokin konpartitzen dugu TAOaren moratoria eta erreferendum eskaeraren alde sinatu genuen 3.782 pertsonoi gobernu taldeak emandako erantzun lotsagarria.
Entzunean alderatzen dituzte gobernuaren prozesu parte-hartzailea, non 25 pertsonak parte hartu zuten, eta jasotako 3.782 sinadurak.
Areago, adieraz dezakegu ez zenituztela kontuan hartu 25 pertsona hauen proposamenak eta onartutako tao ereduak ez dituela islatzen aipatutako prozesu parte-hartzailean partaideek aurkeztutako proposamenak.
Erantzun hau kontuan hartuta, deialdi bat egiten dugu Placi-rekin datorren udalbatzarrera joateko, abenduaren 14an arratsaldeko 18:00etan, erantzun lotsagarria salatzeko eta garantiazko herritarren parte-hartzea aldarrikatzeko.
Jarraituko dugu gure eskubideak aldarrikatzen, zuek gu entzun eta kontuan hartu arte. Eragin!



Gauza bat da argazkietarako talentoa eta bestea gatazkak konpontzeko talantea.
Ja eta Ezker Abertzaliak ze talante dauko? Akaso ez zitxun Munizipalak atara plenu baten Atez Atekuan aurkako plataformak protestaka zabilelako?
Ze kaltegarria zaren gizona
Komoooo? zer ikusi dauka ezker abertzaleak hemen?
ez desbideratu gaia beti bezala, Ereño.
OTA zuek jarri duzue, zuek defendatu, baina uste dut ez duzuela gaitasunik ezer negoziatzeko, ezta ezberdin pentsatzen dutenen artean adosteko, Grupo San Joaneko arkoarekin konfirmatu zenuten. Hasteko, zerbait ondo defendatzeko ideia propioak izatea komeni da eta zure politika guztiak azpikontratazioetan zentratzen badira, zaila da ezer aldatzea proiektuetan, askotan zergatik egin den ere ez dakizulako. Eta aurrez aurre debateetan agerian gelditzen zara. Horregatik izango da edo alkateak ez duela oraindik OTAren inguruko azalpenik publikoki eman ez desgastatzeko, Covidarekin ere ez…
Ezker Abertzalea, zaborra… oso desesperatuta zaudete.
Haber Ereñu ordua da diskurtsua aldaketako. Ta ez dau balixo esatia argazki ko bizilagunak parrandan dazela gaua dalako.
3000 ta piko horiek, musukoa bat edo bi jarri ta etxean gelditu. Garaia izango duzue sinadurak lortzeko. Bitartean, atea itxi, maskarilla jarri, etxeko arteari giktzarekin bi bi edo hiru buelta eman, eta ea denon artean lortzen dugun hau guztiari buelta ematea.
Sartu zaitxez zu bunker batian eta utzi bakian behingoz. Zelako obsesiñua pandemiakin.
Zu lehenengua izan beharko zinateke. Etxean sartu, ateko giltzari bizpahiru buelta eman, bi maskara jarri eta pertsiana guztiak itxita. Gabonak pasa arte. Hori da egin beharko zenukeena. Ez duzu kontzientziarik pandemia batean gaudela. Horrela jarraituz gero datorren 5 urteetan berdin jarraituko dugu. Denok etxean yaaa!!
Troll baten moduan portetan ibili biharrian, egizu lana fundamentuz Aldecocea.
Negargarria zure jarrera trol. Ereño,herritarra edo erabiltzen duzun beste edozein nick izanda ere