“Sarraski honekin amaitzea guztioi dagokigu, eragile nahiz norbanako”

0
368

Erika gasteiztarraren aurkako erailketa matxistak “amorrua eta nazka” eragin ditu Arrasateko Mugimendu Feministan. Gaurko bilkurak galdera bat plazaratu du: “Noiz arte?”.

Elkarretaratzeak helburu izan du “behingoz emakumeen aurkako sarraski hau amaitzea”. Horretarako beharrezkoa da “indarkeria matxista errotik sostengatzen duten genero-sistema eta botere-harremanak deuseztatzea”.

Bide honetan, Mugimendu Feministak dei egin die “eragile sozial, ekonomiko, instituzional, politiko eta kultura guztiei tinko borrokatzera. Baita gaitz honen aurrean arduraz jokatzera ere”.

Erantzukizuna “norbanakoarena ere bada, eta horretarako ezinbestekoa da lehen mailako arazotzat hartzea”. Halaber, autodefentsa feministarekin jarraitzera dei egin du.

“Martxan jarraituko dugu, elkarrekin borrokan denok aske izan arte, erasoen aurrean denak kalera, aski da, eraso sexistarik ez, ez Euskal Herrian, ez inon”.

Erasoen biktimek eta erasoen lekuko direnek ondorengo laguntza-zerbitzuak dituzte eskura, ondoko telefono zenbakietan:

  • Udaltzaingoa: 943 25 20 10 edo 092
  • Larrialdiak: 112
  • Eusko Jaurlaritzaren 24 ordutako zerbitzua: 900 84 01 11. Honek ez du telefono deiaren arrastorik uzten eskuko telefonoan

Erlazionatutako edukia:

Indarkeria matxistaren biktimek arreta zerbitzua jaso dezakete

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen